jueves, 26 de noviembre de 2009

VALBUENA KONBENTUKO AZTARNEN MUSEOA: IDEIA

Ibilbide fisiko eta bisuala orubean zehar; programa estatiko bat dinamiko bihurtuz.

Arte sakro museo bat dela azpimarratzeko, aste santuko prozesioa irudikatu pasareletan zehar.

Pasarelak aztarnen hormetan bermatuz, aztarnak gainetik ikusteko aukera.

Programa osoa zeharkatzen duen bide batez bitartez, Ebro parkea hiriarekin lotu.

Ibilbideak elemntu guztiak zeharkatzen ditu.

miércoles, 11 de noviembre de 2009

Museoaren ideia: prozesioa



Arte sakroko museo bat izanik, ruina nahiz arte elementu guztiak ikusi ahal izateko ibilbide jarrai bat egitea pentsatu dugu; prozesio bat balitz bezala.
Harrera gunea izango da ibilbidearen hasera eta amaiera; hemendik pasarela batzuen bidez (pasarelak, mantenduko ditugun hormetan apiatuz) inkisizioko ruinetara iritsiko garelarik. Hemendik ibilbideko eraikin garrantzitsuenera helduko gara; bere barnean ere, ibilbidean eten gabe erakusgela guztiak ikusiko ditugularik. Gero, konbentuko ruinen gainetik igaroz, lehendik dauden eraikin berrantolatuetan sartu eta berriro harrerako eraikinean amaitzeko.


1.Harrerako eraikina



2. Erakusgelak dauden eraikinaren oinak eta ebaketak: ibilbidea azalduz

Harriaren forma lortzeko saiakerak



Harria krokisatzeko nahian ari gara hainbat aukera aztertuz. Honako saiakera hau egin bagenuen ere ez zuen arrakastarik izan. Harri baten forma imitatzen duen plastilina zati bat sekzionatu dugu bi norantzatan. Forma hauek kartulinarekin imitatuz, harri forma lortu nahian. Kartulinazko sekzioen arteko elkarguneak izango zirelarik, gure egituraren artikulazio puntuak. Lortu nahi dugun forma garbi badaukagu ere, nahiko lan ematen ari zaigu maketaren kontua.

lunes, 2 de noviembre de 2009

Harrizko aztarnak, harri batez estalita

Ruinen presentzia adierazteko, hauen estalki gisa harri itxurako egitura bat jartzea da gure helburua. Horretarako forma naturalen geometrizazioaren adibide ugari aurkitu ditugu.
Lurraldearen geometrizazioa nola burutzen den adibidez:

Hortik abiatuz; harriaren geometrizazioa oso antzekoa litzateke. Honek estalkiaren egitura zehaztuko digularik.